Ipuin laburren lehiaketa antolatu zuela iragarri zuen Etumeta AEK euskaltegiak urtarrila amaieran. Apirilaren 17ra arte zabalik segiko du sortze lanok aurkezteko epeak. Hemen deialdi honen oinarrien berri:
Parte hartzaileak
- 18 urtetik gorakoei zuzendurikoa da txapelketa.
- Usurbilen erroldatua egon beharko du edo Etumeta AEK euskaltegian matrikulatua lanak bidaltzeko unean.
Lehiaketaren ezaugarriak
- Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
- Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
- Gai librean idatziko dira.
- Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketaren batera bidali gabeak ere.
- Euskaraz idatziak behar dute.
- Ez da inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko. Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.
Lanen aurkezpena
- Dokumentu batean: ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: "Izenburua.pdf".
- Beste dokumentuan: parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: "Izenburua.datuak.pdf".
- Times
Epeak
- Lanak bidaltzeko epea: apirilaren 17ra arte.
- Sari banaketan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
- Sari banaketa ekainaren 7an egingo da.
Epaimahaia
- Etumeta AEK-k aukeraturiko hiru epaimahaikideek osatuko dute. Irabazle bakarra egongo da eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako laneik ez dagoela erabakiko balu.
Sariak:
- Txapelduna: 250 €
- Aipamena: 50 €
- Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.
Informazio gehiagorako:
- blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
- 607 609 379.