#M8

Martxoaren 4ko bertso-bazkarirako txartelak agortuak

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 26a, 11:19

Emakumeen Etxeari lotutako asanblada irekiaren osteko bertso-bazkarirako txartelak agortu egin direla ohartarazi du antolakuntzak.

Ate joka dugun Martxoaren 8rako ekimen zikloa iragarri dute zenbait herri eragileek martxoaren 4tik 11ra. Hasteko, Emakumeen Etxeari lotutako asanblada irekia iragarri dute eta horren osterako bertso-bazkaria Artzabalen. Hitzordu honetarako txartelak agortu direla ohartarazi dute antolatzaileek.

Martxoaren 8an bestalde, pandemia eta desaktibazio soziala hizpide izango dituen mahai-ingurua eta performace-a plazaratuko duen mobilizazioa iragarri dituzte. Azkenik, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak Hirusta Trio taldearen emanaldi berezia antolatu du hilaren 11n Sutegin.

#M8
Martxoak 4, larunbata
12:00 Emakumeen Etxeari lotutako asanblada irekia Potxoenean.
Izen-ematea aurrez, bideotatik:
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus
Segidan, bertso-bazkaria Artzabalen. Parte hartzaileak: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Sarrerak: agortuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Martxoak 8, asteazkena
Pandemia eta desaktibazio sozialaren inguruko mahaingurua eta performance-a.
18:00 Mahai-ingurua Sutegin.
20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.

Martxoak 11, larunbata
19:00 Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia Sutegin.
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio". 
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.