Harri Agirresarobe Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan arituko da

Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 10:37

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa hastear da. 22 bertsolarik eman dute izena eta tartean da Harri Agirresarobe usurbildar bertsolaria. Lau kanporaketa jokatuko dira martxoan zehar eta finala  finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren.

Martxoaren 10ean abiatuko da txapelketa eta lehen saioa Legazpiko Muruazpi Elkartean izango da. Harri Agirresarobek lehen kanporaketa honetan abestu beharko du. Berarekin batera, June Aiestaran, Uxue Igartua, Eñaut Olarra eta Aratz Arzelus igoko dira oholtza gainera.

 

Martxoaren 10ean ostirala, Legazpiko Muruazpi Elkartean

June Aiestaran
Harri Agirresarobe
Eñaut Olarra
Aratz Arzelus
Uxue Igartua

 

Martxoaren 17an ostirala, Zarauzko Urpekoak Elkartean

Amets Aizpurua
Urko Arakistain
Jakes Etxeberria
Aratz Ramos
Maddi Lasa
Sustrai Goenaga

 

Martxoaren 24an ostirala, Errezilgo Erniope Elkartean

Jon Mendiluze
Izar Zelarain
Jare Bengoetxea
Peru Alijostes
Beñat Zeberio
Egiar Otegi

 

Martxoaren 31n ostirala, Amezketako Zazpi Iturri Elkartean

Danel Etxeberria
Lide Arregi
Nikola Iraola
Oihan Navarro
Xuban Urdalleta

 

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea, finalera

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 21ean Lasturko tabernan ospatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.

 

Txartelak eskuragarri

Kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakoitzaren aurreko eguneko eguerdira arte.

Finaleko afarirako txartelak kanporaketa denak pasatakoan jarriko dira salgai.