Elurra mara-mara

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 27a, 14:17

Segituan urtzen ari den arren, elurra mara-mara ari du Usurbilen; are gehiago gorago, mendialdean.

Iragarritakoa betetzen ari da. Usurbilen bizi izan genuen azken elurtetik bosgarren urtemuga betetzear dugun honetan, mara-mara ari du. Bai herrian bertan, eta noski, gogotsuago mendialdean. Goizean zehar elur txikia egin d, bota ahala urtzen joan da. 

Ez du atertu ordea, eta astelehen eguerdi honetan mara-mara ari du. Orain bai, zenbait lekutan elurra pilatzen hasi da. Gogoan izan, gauerdira arte abisu horian segiko dugu elurragatik. "Neguko Bidezaintza Plana fase operatibora igaro dela" ere berri eman du Eusko Jaurlaritzak.