Jose Luis Zumetaren muralaren 50. urtemuga betean da udalerri hau. Dakizuenez, urteurren honen harira, hainbat ekimen iragarri zituzten jendaurreko agerraldi bidez Zumeta Arte Estudioak eta Usurbilgo Udalak otsailaren 12an, horma-irudiaren parean. Hasteko, abian diren kontserbazio lanak. Adi, zeregin hauek gertutik ikusteko aukera eskainiko dute martxoaren 5ean. "Artyco enpresa ari da zeregin horretan, eta lan horren inguruko azalpenak emango dituzte; muralean bertan, Usoa Zumetak eta Artycoko kide Azucena Priorrek. Azalpenak ahalik eta modurik egokienean emate aldera, taldea mugatua izango da, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea", ohartarazi dute antolatzaileek.
Zumetaren muralaren 50. urtemugako ekitaldiak
Otsaila hasieratik...
Abian dira muralaren zaharberritze lanak. Bi hilabete iraungo dute.
Urtean zehar...
"Hormaren mintzoa". Bideo pieza artistikoen grabaketa Euskal Herrian ezagunak diren sortzaileekin.
Martxoak 5, igandea
11:30 Zumetaren muralaren aurrean: Ezagutu gertutik muralaren kontserbazio lanak.
Izen-ematea: doan 650usurbilbizi.eus atarian.
Apirilaren 28tik maiatzaren 15era
Muralaren sortze prozesua azalduko duen erakusketa Sutegin.
Udan
Zumetaren horma-irudiaren parean, murala bera protagonista nagusia izango duen jaialdia herriko sortzaile eta kultur eragileekin.
Irailaren 29tik urriaren 15era
Jose Luis Zumetaren eta Usurbilen arteko harremana aztertuko duen erakusketa Usurbilen.
Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.