"Juliette" izena jarri dioten borraskak ekarritako hotzaldi eta elurra hizpide izan dugu azken orduotan. Aspaldiko partez, lehen elur malutak herrian bertan ikusteko aukera izan genuen astelehenean. Aspaldiko partez diogu, bost urte igaro direlako herrian bertan elurrik egiten ez zuenetik. Hain zuzen, gaur bete da bosgarren urtemuga.
2018ko otsailaren 28an izan zen; elurpean geratu zen herria. Ikusgarria izan zen goiz partean, txokoak nola zeuden zurituak. Herria eta inguruko eguneroko bizimodua gerarazi zuen. Arratsalde parterako, hego haizea sartu eta elurra berehala desegin zen. Egun hartakoa da, segidan duzuen irudi bilduma.
Esteka honetan, bestalde, orduko aldizkarian, goizetik arratsalderako tartean izan zen aldaketa ikusteko argitaraturiko argazki bilduma: 2018ko martxoaren 9ko 732. NOAUA!