Etxegarai-Arrillaga bikotearen garaipen berri bat

Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 14:35

Binakako Master Laboral Kutxa txapelketan aurrera egin ahala, kirol maila ere gora egiten ari da nabarmen. Aurreko larunbatean hiru partida jokatu ziren Seguran eta lehia handia izan zen. Inork ez du txapelketatik kanpo geratu nahi.

Elite mailako pilota mistoko koadroan esaterako, Etxegarai-Arrillaga bikoteak garaipen ikusgarria eskuratu zuen Seguran, lehia oso bizi baten ondoren Arrizabalaga-Capellani 22-19 irabazita. Duela bi aste Garai-Garminderen aurka 22-16 nagusitu ziren. Aurrera egiteko aukera asko dituzte hortaz.