Abenduaren 30ean prentsa-ohar hau jaso genuen NOAUAN: "Usurbilen N-634 errepidearen horma sendotzeko lanak amaitu ahal izateko, beharrezkoa izango da Donostiarako noranzkoan erreia okupatzea 2023ko urtarrilaren 3tik otsailaren 28ra bitartean. Norabide bakarreko zirkulazio alternatiboa ezarriko da, semaforoen bidez arautua eta puntako trafiko-aldietan seinalisten laguntza egongo da".
Epea igaro da eta egoerak bere horretan segitzen du. Aldundiarekin harremanetan jarri gara baina ez dugu erantzunik jaso oraindik.