#M8

Aurreko Martxoak 8 egunak oroitzeko aukera iruditan

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 1a, 09:01

Sutegin nahiz herriko dendetan aurreko Martxoak 8ko irudi bilduma ikusteko aukera izango duzue egunotan.

Badator Martxoaren 8a eta Usurbilgo mugimendu feminista datorren asteazkenerako herria girotzen hasia da. Lehenik eta behin, memoria freskatzen laguntzeko ekimena abiarazi du aipatu bilguneko kideek. Sutegiko erakusleihoan aurreko Martxoaren 8 edizioetako irudiak ikusgai izango dituzue egunotan. Ez soilik kultur-etxean, baita herriko dendetan ere. Saltokiren batera sartzen bazarete, adi; irudi gogoangarriren batekin topo egingo duzue. 

Datorrenari begira girotzen hasteko ekimena da honako hau. Hemen Martxoaren 8ari lotuta Usurbilen iragarri dituzten ekimenen zikloa:


#M8
Martxoak 4, larunbata
12:00 Emakumeen Etxeari lotutako asanblada irekia Potxoenean.
Izen-ematea aurrez, bideotatik:
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus
Segidan, bertso-bazkaria Artzabalen. Parte hartzaileak: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Sarrerak: agortuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Martxoak 8, asteazkena
Pandemia eta desaktibazio sozialaren inguruko mahaingurua eta performance-a.
18:00 Mahai-ingurua Sutegin.
20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.

Martxoak 11, larunbata
19:00 Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia Sutegin.
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio". 
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.