Sukaldaritza saioak Aitzagan, datozen ikastaroen artean

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 1a, 08:29

Aitzaga elkarteak antolaturiko sukaldaritza ikastaroa, martxorako iragarri diren prestakuntza saioen artean.

Sukaldaritza ikastaroa
Aitzaga elkarteak antolatuta, "Martxoa Gastronomikoa" abiarazteko, hilabete honetako ostegun arratsaldeetan; hau da, martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean hain zuzen, 18:00-21:00 artean Aitzagan bertan. 12 lagunentzako lekua egongo den ikastaroa Elketa jatetxeko sukaldari Haritz Arrutik eskainiko du. Prezioa: 30 euro. Izena hilaren 6a baino lehen bideratu beharko da, 634 464 797 telefono zenbakira deitu edo idatzita. "Izen ematea ikastaro osorako da", ohartarazi du antolakuntzak.


Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak ziklo honen baitan, bi saio iragarri ditu martxorako:

Martxoak 10, ostirala
15:30-18:30  "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa" Josu Osarekin.

Martxoak 17, ostirala
15:30-18:30  "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" Aitor Etxeandiarekin.

Izen-ematea aurrez bideotatik:
usurbilkultura.eus
alkartasuna.eus
943 361 114


KzGunera datozen ikastaroak
Asteazken honetatik, martxoaren 1etik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute hilabete osoan KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 1-3, 9:00-11:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Martxoak 6-14, 11:00-13:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Martxoak 15-16, 11:00-13:00 “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Martxoak 17-20, 11:00-13:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
-Martxoak 21-31, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.

Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net