"Martxoa Gastronomikoa" zikloa antolatu du Aitzaga elkarteak asteotarako. Batetik, barrikotea martxoaren 11n. Aurretik abiatuko da hilabete honetako ostegunetarako antolatu duten sukaldaritza ikastaroa. 12 lagunentzako lekua egongo den ikastaroa Elketa jatetxeko sukaldari Haritz Arrutik eskainiko du. Prezioa: 30 euro. Izena hilaren 6a baino lehen bideratu beharko da, 634 464 797 telefono zenbakira deitu edo idatzita. "Izen ematea ikastaro osorako da", ohartarazi du antolakuntzak.
"Martxoa Gastronomikoa"
Martxoak 9, 16, 23 eta 30
18:00-21:00 Sukaldaritza ikastaroa Aitzaga elkartean, Elketa jatetxeko Haritz Arruti sukaldariarekin. Prezioa: 30 euro. Izen-ematea, martxoaren 6a baino lehen 634 464 797 telefono zenbakian. 12 lagunentzako lekua.
Martxoak 11, larunbata
14:30 Barrikotea Aitzaga elkartean. Menua: txorixoa, bakalao tortilla, saiheskia entsaladarekin, gazta, menbrilloa eta intxaurrak, kafea, edaria (txotx+ura). Prezioa: 30 euro. Txartelak Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga elkartea.