“Azken hilabeteetan, Pelaioenea barrutik eraikitzeko obrak martxan, proiektuaren inguruko lanketa zehatzagoa egiten aritu da talde sustatzailea, Elhuyarren laguntzarekin: etxeak emango dituen zerbitzuak, egin daitezkeen ekitaldi eta ikastaroak eta abar. Horien guztien berri emango dute martxoaren 4ko asanbladan. Obraren egoerak ahalbidetzen badu, eraikina barrutik ikusteko aukera ere izango da egun horretan”. Talde sustatzailetik hitzorduotan parte hartzeko deia egin dute, "martxoaren 4ko asanblada irekian proiektua partekatu, eta batera bazkaltzen joatekoa. Elkarrekin goza dezagun, elkar ezagutu eta sarea josten hasi gaitezen!".
#M8
Martxoak 4, larunbata
12:00 Emakumeen Etxeari lotutako asanblada irekia Potxoenean.
Izen-ematea aurrez, bideotatik:
943 377 110
parekidetasuna1@usurbil.eus
Segidan, bertso-bazkaria Artzabalen. Parte hartzaileak: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Sarrerak: agortuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Martxoak 8, asteazkena
Pandemia eta desaktibazio sozialaren inguruko mahaingurua eta performance-a.
18:00 Mahai-ingurua Sutegin.
20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.
Martxoak 11, larunbata
19:00 Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia Sutegin.
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio".
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.