TRAFIKOA

Astelehenetik aurrera, N-634 errepidea itxi egingo dute gauez

Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 12:05

Foru Aldundiak zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-634 errepidearen Usurbilgo eremuan. Gaueko 22:00etatik 6:00etara itxiko dute bidea, eta martxoaren 10era arte luzatuko dira lanak. Hala dio gaur igorri duten prentsa-oharrean.

Egunez trafiko handia izaten denez, zuhaitzak inausi eta mozteko lanak gauez egingo dira, "zerbitzuko eta bide-segurtasuneko arrazoiak tarteko". 

Lanak martxoaren 6tik 7rako gauean hasiko dira, 4 laneguneko iraupenarekin. Martxoaren 9tik 10rako gauean amaituko dira eta errepidea garbi geratuko da asteburuan zehar.

 

Bertan bizi direnentzako oharra

"N-634 errepideko galtzada erabat moztuko da lan horiek egiteko, Usurbilgo N-634-4 lotunetik Txankako N-634-O lotuneara, gauez (22:00etatik 6:00etara), eta ordezko bidea AP-8 (Orio–Donostia) errepidea izango da. Eremu horretan bizi diren partikularrei gauero lan egiten den lan-punturaino joateko baimena emango zaie, baina adierazi behar da AP-8 errepidetik desbideratu behar dutela, baldin eta beren bizilekua hortik harago badago".

 

Txikierdi eta troiako lanen berririk ez

Otsailaren 28an amaitzekoa zen Txikierdi eta Troia arteko obra. Baina semaforo-sistemak bere horretan dirau oraindik. Diputazioarekin harremanetan jarri ginen aste hasieran baina ez dugu erantzunik jaso oraindik.