Emakumeen Etxeari buruzko asanblada arrakastatsua izan da

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 4a, 20:19

Emakumeen Etxeari buruzko asanblada deitua zuen udalak gaur goizerako. Dozenaka eta dozenaka emakume hurbildu dira Potxoeneara proiektuan proposamenak egiten jarraitzeko asmoz eta dinamika batzuk egin dituzte espazioa definitzen jarraitzeko asmoz.

Goizean parte bat orduz asanblea eta dinamika batzuk egin dituzte Potxoeneara hurbildutako 60 bat emakumek. Denetariko ekarpenak eta iritziak partekatzeko aukera izan dute denekin. Behin asanblada amaituta, Artzabalen bertso-bazkari eder batez gozatzeko aukera izan dute emakumeek menu oparo batekin. Bazkaltzen amaitu ostean, bertso-saio ederra eskaini dute Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaizak Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.