Usoa Zumetak aitaren historia kontatu du, murala egiteko prozesuaz aritu da eta Usurbil zein Euskal Herriko historian lan honek izandako garrantziaz. Ondoren, Azucena Prior kontserbazio lanen arduradunak prozesua zertan den eta zer egin duten azaldu du. Herritarrek denetariko galderak eta usteak partekatzeko aukera izan dute prozesuan. Muralaren inaugurazioa apirilean egingo dute.