#M8

Martxoaren 8a, desmobilizaziotik berraktibaziora igarotzeko eguna Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 6a, 10:06

Mahaingurua eta performance-a tartekatuko duen mobilizazioa iragarri du Usurbilgo mugimendu feministak, asteazken honetarako.

Martxoaren 8an, lehenbizi, desaktibazio soziala hizpide duen UEU-ren solasaldi bat proiektatuko dute Sutegin eta honi buruz hausnartzeko aukera izango da kultur-etxeko auditorioan. Handik aterata, mobilizatzeko deia egin dute Mikel Laboa plazan. Elkarretaratzearekin batera, performance saio bat ere iragarri dute. 

Ordura arte, gogoan izan, aurreko Martxoaren 8ko irudi bilduma ikusgai izango duzue Sutegin eta herriko dendetan.


#M8
Martxoak 8ra arte
Aurreko edizioetako irudiak Sutegin eta dendetan ikusgai.

Martxoak 8, asteazkena

Pandemia eta desaktibazio sozialaren inguruko mahaingurua eta performance-a.
18:00 Mahai-ingurua Sutegin.
20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.

Martxoak 11, larunbata
19:00 Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia Sutegin.
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio". 
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.