Gogoan izan, iragan astean Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldutako oharrari. Datozen bost gauetan, gaur bertan hasita, itxita egongo da N-634 ere-idea Atxegaldetik hasi eta Orioko Txankako biribilgunera arte. Tarte horretan zehar "bide ertzeko zuhaitzak inausi eta moztu behar ditu hainbat puntutan".
Horregatik, itxi egingo dute N-634 errepidea "Atxegaldetik hasi eta Orioko Txankako biribilgunera bitartean". Lanak martxoaren 6tik 7rako gauean hasiko dira, 4 laneguneko iraupenarekin. Martxoaren 9tik 10rako gauean amaituko dira eta errepidea garbi geratuko da asteburuan zehar.
Bertan bizi direnentzako oharra
"N-634 errepideko galtzada erabat moztuko da lan horiek egiteko, Usurbilgo N-634-4 lotunetik Txankako N-634-O lotuneara, gauez (22:00etatik 6:00etara), eta ordezko bidea AP-8 (Orio–Donostia) errepidea izango da. Eremu horretan bizi diren partikularrei gauero lan egiten den lan-punturaino joateko baimena emango zaie, baina adierazi behar da AP-8 errepidetik desbideratu behar dutela, baldin eta beren bizilekua hortik harago badago".
Txikierdi eta Troiako lanen berririk ez
Otsailaren 28an amaitzekoa zen Txikierdi eta Troia arteko obra. Baina semaforo-sistemak bere horretan dirau oraindik. Diputazioarekin harremanetan jarri ginen aste hasieran baina ez dugu erantzunik jaso oraindik.