Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak ziklo honen baitan, bi saio iragarri ditu martxorako:
Martxoak 10, ostirala
15:30-18:30 "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa" Josu Osarekin.
"Neguko txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa. Josu Osa adituaren eskutik, 8 txerto mota baino gehiago ikasiko ditugu".
Martxoak 17, ostirala
15:30-18:30 "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" Aitor Etxeandiarekin.
Zehaztasunak: "Neguko inausketa mota desberdinak eta bere helburuak azalduko dira; Ekoizpenaren hobekuntza. Arbolaren erregulazioa fruta adarrak sortuz, airea eta argitasuna bilatu, adarrak berritu. Ongarriketa desberdinen helburuak eta bere aplikazioak ere aztertuko dira. Inausketa praktikak Usurbilgo sagastietan egingo dira".
Izen-ematea aurrez bideotatik:
usurbilkultura.eus
alkartasuna.eus
943 361 114
"Martxoa Gastronomikoa"
Martxoak 9, 16, 23 eta 30
18:00-21:00 Sukaldaritza ikastaroa Aitzaga elkartean, Elketa jatetxeko Haritz Arruti sukaldariarekin. Prezioa: 30 euro. Izen-ematea, martxoaren 6a baino lehen 634 464 797 telefono zenbakian. 12 lagunentzako lekua.
Martxoak 11, larunbata
14:30 Barrikotea Aitzaga elkartean. Menua: txorixoa, bakalao tortilla, saiheskia entsaladarekin, gazta, menbrilloa eta intxaurrak, kafea, edaria (txotx+ura). Prezioa: 30 euro. Txartelak Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga elkartea.
KzGunera datozen ikastaroak
Martxoaren 31ra arte goizez, 9:00-13:00 artean zabalduko dute KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 6-14, 11:00-13:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Martxoak 15-16, 11:00-13:00 “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Martxoak 17-20, 11:00-13:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
-Martxoak 21-31, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net