Bi prozesu mota bideratuko dira lanpostu hauek guztiak betetzeko. "Lanpostuaren arabera, oposizio-lehiaketa (azterketa) bidez edo meritu lehiaketa hutsez egingo dira prozesuak". 26tik 25 meritu lehiaketa hutsez ebatziko direla berri eman du Udalak, "eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez".
Lehiaketa-oposaketa sistema bidez:
-Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
Meritu lehiaketa bidez lanpostuok beteko dira:
- Administrari laguntzaileak (C2): 2 plaza.
- Administrariak (C1): 4 plaza.
- Administrazio orokorreko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio orokorreko teknikaria (goi maila) (A1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (E). 6 plaza (Plazetako bat desgaitasun erreserban).
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1); udaltzaina: plaza 1.
Bildutako laboralak:
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2); oinarrizko lanbide heziketa (ileapainketa): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): oinarrizko lanbide heziketa (sukaldaritza): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (1go maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (2. maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (koordinatzailea): plaza 1.
Aipatu moduan, udal erregistroan eman ahalko da izena deialdi honetan, apirilaren 3ra arte, edota telematikoki usurbil.eus atarian.
Lanpostuak egonkortzeko
"Espainiako Gobernuak 2021eko abenduan onartutako Egonkortze Legeari jarraituz", 26 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen Usurbilgo Udalak iazko maiatzean. "Administrazio publikoko lanpostuen behin-behinekotasun tasa jaistea du helburu", Usurbilgo Udaletik gogorarazi dutenez. "Egonkortze Legeak. Legearen bi gako nagusiak derrigortasuna eta egutegia dira. Orain arte, behin-behinekotasun tasa jaisteko helburua izan duten antzeko legeak ere egin izan dira, baina “borondatez” betetzekoak ziren: administrazio bakoitzak erabaki zezakeen Lan Eskaintza Publiko berezi horiek egin edo ez. 2021eko abenduan onartutakoa, ordea, derrigor bete beharrekoa da. Legeak, gainera, egutegi bat zehazten du, eta 2024ko abenduaren 31rako amaitu behar dira prozesu guztiak", Udalak azaldu duenez.
Orain, urrats berria ematera doaz. Deialdi honetan izen-emateko epea zabaldu du Udalak astearte honetan bertan, martxoaren 7an. Ohi bezala, interesdunek bi modutara bideratu ahalko dute inskripzioa, apirilaren 3ra bitartean; udal erregistrora joanda, edo telematikoki usurbil.eus bidez.
Guztira aipatu moduan, 26 lanpostu eskaintza egingo du Udalak, "ia denak (25) meritu lehiaketa hutsez ebatziko dira, eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez". Bi prozesu mota hauek aurreikusten ditu hain zuen Egonkortze Legeak. Deialdi honetara, "baldintzak betetzen dituen edonork aurkeztu ahal izango du: lanpostua behin-behinean betetzen ari den langileak, administrazio bereko beste langileek, beste administrazioetakoek, enpresa pribatuan lan egiten dutenek... Izan ere, legearen arabera, egonkortuko direnak lanpostuak izango dira, eta ez gaur egun horiek betetzen ari diren langileak".
Deialdi honen oinarriak kaleratu ditu astelehen honetako Estatuko Aldizkari Ofizialak. Usurbilgo Udalak halere, deialdia abenduaren 15eko ebazpenaren bidez eman zuen ezagutzera. Abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen xehetasunak.