Bilgunea fisikoki eraikia eta irekierara begira dagoen honetan, bertako kide izango direnak edukiz janzten ari dira espazioa. Horretan dihardute eta horren lekuko izan zen iragan larunbatean, Potxoenean egin zuten asanblada ireki eta jendetsua. Martxoaren 8 honi begirako lehen hitzordua izan zen. Bertan, Kalezarko Pelaioenea eraikinean kokatuko den Emakumeen Etxeak orain arte jorratu duen bidea azaltzeaz gain, bertaratu ziren hamarnaka emakumeak egitasmo honen etorkizuna marrazten aritu ziren.
Egon, partekatu, hausnartu, harremantzeko etxea izango da Pelaioeneakoa. “Emakumeok zer nahi dugun, zer behar dugun adierazteko, gu gustura, zainduta sentitzeko leku bat izatea”. nahi dute, egitasmo honetako talde sustatzailetik aurreko astean NOAUA!ri berri eman ziotenez. Eta horretara animatu nahi dituzte herriko emakumeak, "etxekide" izatera. “Denon artean bultzada bat behar dugu, berriro elkartu eta elkarrekin bide bat egiten hasi”.
Asanbladatik ondoko talde argazkiok helarazi dizkigute.