#M8

Martxoaren 8 hau, berraktibatzeko eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 8a, 07:55

Mahaingurua eta mobilizazioa deitu ditu Martxoaren 8 honetarako, Usurbilgo mugimendu feministak

2019 eta 2020ko M8an “kalera atera ginen, gogoa izan eta behar bat genuelako. Pandemiarekin bakoitza gure etxean sartu eta desagertu gara. Baina behar hori ez da desagertu. Orain hori berreskuratu behar dugu”. Eta horretara datoz gaurkoan. Aurtengo Martxoaren 8a desaktibazio sozialaz hausnartu eta berraktibatzeko beharra plazaratuko du Usurbilgo mugimendu feministak.

Martxoaren 8 honetan lehenbizi, desaktibazio soziala hizpide duen UEU-ren solasaldi bat proiektatuko dute Sutegin eta honi buruz hausnartzeko aukera izango da kultur-etxeko auditorioan. Handik aterata, mobilizatzeko deia egin dute Mikel Laboa plazan. Elkarretaratzearekin batera, performance saio bat ere iragarri dute.

#M8
Martxoak 8ra arte
Aurreko edizioetako irudiak Sutegin eta dendetan ikusgai.

Martxoak 8, asteazkena

Pandemia eta desaktibazio sozialaren inguruko mahaingurua eta performance-a.
18:00 Mahai-ingurua Sutegin.
20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.

Martxoak 11, larunbata
19:00 Hirusta Trio taldearen "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia Sutegin.
Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
Zehaztasunak: "Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen  "Matrioshka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio". 
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.