Belaunaldi ezberdinetako emakumeak elkartu ditu Mikel Laboa plazan aurtengo Martxoaren 8ak "Emakumeak aktibatzean, mundua pizten da" aldarriaren bueltan hain zuzen. Mobilizazio berezia izan da, ohiko elkarretaratzetik haratagokoa. Irudiotan ikus dezakezuen moduan, lurra lantzen eta etorkizunean fruitu berriak emango dituen haziak ereiteko ekintza sinbolikoa edo performance-a egin dute Mikel Laboa plazan. "Ereiten, elkartuz, komunitatetik eraginez jarraitzen dugu sugarra piztuta mantentzen, eta horrek ekarriko ditu exijitzen ditugun hobekuntzak, orain arte egin dugun eta historikoki egin duten lanari esker izan den bezala", adierazi du Usurbilgo mugimendu feministak.
Orain dela unea adierazi dute, piztuta mantendu duten susgarra "berriz ere su bihurtu dadin". Irekitzear duten Kalezarko Pelaioeneako Emakumeen Etxera begira jarri dira. "Herrian emakume asko gaude interesez, gogoz. Baliabide oso potentea den etxe bat bidean daukagu". Horregatik, aurreko urteetako ibilbideari eutsi berriz eta honako deia egin diete emakumeei. "Heldu diezaiogun barruan pizten zaigun indar honi, elkarrekin saretu eta gure errealitateak hobetzen jarraitzeko".