Datozen ikastaroen artean, aipatzekoa gaurtik hasita martxoko ostegunetan Aitzaga elkarteak eskainiko duen sukaldaritza ikastaroa. "Martxoa Gastronomikoa" ekimen zikloaren baitako lehen hitzordua izango da.
"Martxoa Gastronomikoa"
Martxoak 9, 16, 23 eta 30
18:00-21:00 Sukaldaritza ikastaroa Aitzaga elkartean, Elketa jatetxeko Haritz Arruti sukaldariarekin. Prezioa: 30 euro. Izen-ematea, martxoaren 6a baino lehen 634 464 797 telefono zenbakian. 12 lagunentzako lekua.
Martxoak 11, larunbata
14:30 Barrikotea Aitzaga elkartean. Menua: txorixoa, bakalao tortilla, saiheskia entsaladarekin, gazta, menbrilloa eta intxaurrak, kafea, edaria (txotx+ura). Prezioa: 30 euro. Txartelak Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga elkartea.
KzGunera datozen ikastaroak
Martxoaren 31ra arte goizez, 9:00-13:00 artean zabalduko dute KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 15-16, 11:00-13:00 “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Martxoak 17-20, 11:00-13:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
-Martxoak 21-31, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak ziklo honen baitan, bi saio iragarri ditu martxorako:
Martxoak 10, ostirala
15:30-18:30 "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa" Josu Osarekin.
"Neguko txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa. Josu Osa adituaren eskutik, 8 txerto mota baino gehiago ikasiko ditugu".
Martxoak 17, ostirala
15:30-18:30 "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" Aitor Etxeandiarekin.
Zehaztasunak: "Neguko inausketa mota desberdinak eta bere helburuak azalduko dira; Ekoizpenaren hobekuntza. Arbolaren erregulazioa fruta adarrak sortuz, airea eta argitasuna bilatu, adarrak berritu. Ongarriketa desberdinen helburuak eta bere aplikazioak ere aztertuko dira. Inausketa praktikak Usurbilgo sagastietan egingo dira".
Izen-ematea aurrez bideotatik:
usurbilkultura.eus
alkartasuna.eus
943 361 114