Haritz Arruti Elketa jatetxeko sukaldari usurbildarrak gidaturiko ikastaroarekin ekin diote ostegun honetan Aitzaga elkarteak asteotarako antolaturiko "Martxoa Gastronomikoari". Dozena bat lagun bildu dituzten saiook hilabete honetako ostegunetan egingo dituzte.
Eta tartean, barrikotea iragarria zuten larunbaterako. Baina "oraingoan Barrikoteak ez du arrakasta handirik izan, beraz, bertan behera uztea erabaki dugu", ohartarazi dute antolatzaileek.
"Martxoa Gastronomikoa"
Martxoak 11, larunbata
14:30 Barrikotea Aitzaga elkartean. Bertan behera utzi dute.
Martxoak 16, 23 eta 30
18:00-21:00 Sukaldaritza ikastaroa Aitzaga elkartean, Elketa jatetxeko Haritz Arruti sukaldariarekin. Izen-ematea: itxita.
Antolatzailea: Aitzaga elkartea.