Hirusta Trio taldeak ikuskizuna eskaini du Sutegin

Noaua Aldizkaria 2023ko martxoaren 11

Hirusta Trio taldea Sutegin izan da gaur arratsaldean “Matrioshka baten soinu geografia” ikuskizuna eskaintzen. Hainbat herritar hurbildu dira  Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen emanaldia ikustera.

Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea eta gai edo ardatz bera lantzen dute euren ikuskizunetan: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatutako taldeak txundituta utzi ditu Sutegira bertaratutakoak.