Aparkaleku estaliak bizikletentzat

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 13a, 08:17
Argazkiak: Usurbilgo Udala.

Aparkaleku estali bana kokatuko du Usurbilgo Udalak Santuenean eta Atxegalden.

Mugikortasun eredu jasangarriak sustatu eta auzotarrek eginiko eskaerei erantzunez, egunotan Atxegaleko Ariztitxo 4 eta Beko kale 2 etxebizitzen atzealdean eta Santueneko frontoi ondoan bizikleten aparkaleku estaliak jarriko dituela berri eman du Usurbilgo Udalak. “Aparkaleku estaliak jartzea bizikleten erabilera errazten duten azpiegiturak hobetzeko hartutako neurria da, egunerokoan bizikleta aparkatzea erraza eta segurua izan dadin. Helburu horixe bera izan zuen kiroldegi atzean bizikletak garbitzeko gune irekia jartzean. Udalaren asmoa da, pixkanaka, aparkaleku eta bizikleta bide seguruak hedatzea udalerrian zehar”.