NOAUA! K.E.-ko bazkideen bilkura gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 14a, 08:22

NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideen urteko batzar nagusia gaur Potxoenean.

Egun 456 bazkide ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. Denak deituak daude astearte honetan, martxoaren 14an 17:30etan (bigarren deialdia 18:00etan) Potxoenean deitu dugun bilkura nagusirako. Bertan, besteak beste, ondorengo gaiak izango ditugu hizpide:
1.-2022ko memoria eta balantze ekonomikoa.
2.-2023ko egitasmoak eta aurrekontuak.
3.-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.
4.- Galdera eta erantzunak

Laburbira
Bueltan dator euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Hogeigarren ediziora heldu den ekimena 32 herritan 34 emanaldi eskainiko da, besteak beste, Usurbilen. 2023ko edizioa ekimena martxoaren 19an helduko da Sutegira, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik. Zazpi film labur proiektatuko ditugu kultur-etxeko auditorioan, arratsaldeko 18:30etan hasita:
-"Muskil".
-"Olatuen isiltasuna".
-"Irrits".
-"Erlojupekoa".
-"Hitzak".
-"Asko falta da?".
-"Koadro goriari heldu".

Adi, filmetako batean, "Erlojupekoa" izenekoan Jontxu Martinez aktore herrikideak parte hartu du. Proiekzio honetan izango dugu gonbidatu gisa, film labur honen zuzendari Leire Egañarekin batera.

"Irati"
Azken asteotan zinema aretoetako film ikusiena Sutegira ekarriko du NOAUA! Kultur Elkarteak apirilaren 2an, 19:00etan. Sarrerak salgai dituzue usurbilkultura.eus plataforman edo kultur elkarte honen egoitzan 6 eurotan. 4 eurotan NOAUA!ren egoitzan bertan, 4 eurotan.

Oharrak astelehenerako
Datozen martxoaren 24 eta 31ko aldizkariak astelehenetan eramango ditugu inprentara. Honenbestez, oharrik baldin baduzue, aurreko ostirala baino lehen helarazi bideotatik: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321.