Martxoaren 17ra arte

Udal dirulaguntza gehienetara eskabideak aurkezteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 14a, 08:59

Otsailaren 17an kaleratu zituen Usurbilgo Udalak hainbat dirulaguntzen oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea hilabete beranduago, ostiral honetan baita, martxoaren 17an itxiko dute lerro gehienen kasuan.

Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Laguntzaren zenbatekoa: "Elkarteen kasuan, ekintza publikoak direnean, gehienez ere kostu osoaren %90a diruz lagundu ahal izango da. Norbanakoen kasuan, gehienez ere kostuaren %50a diruz lagunduko da, eta eskatzaile bakoitzari 2.000 € emango zaizkio gehienez".
Lagunduko diren lehentasunezko ekintzak:
-
Pobrezia energetiko egoerak.
-
Energiaren kontsumoa murrizteko egindako inbertsioak.
-
Usurbil herrian energia ez berriztagarriaren kontsumoa energia berriztagarriaren kontsumoarekin ordezkatzeko ekintzak.
-
Ingurumen gaien inguruko dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak.
-
Bioaniztasun, ondare natural, hondakin, aire kalitate eta kutsaduraren inguruko proiektu eta ekintzen garapena.     

Kirol saila
Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak
Laguntzaren zenbatekoa: "Dirulaguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko aipatutako xederako diru izendapena, hau da, 50.000 euro". 
Lagunduko diren ekintzak: %35a denboraldiko lizentzia kopuruentzako, %22a denboraldiko kirol lizentziak sortzen duten gastuetarako, %22a denboraldiko arbitraje gastuetarako, %5a kalitatezko entrenatzaileak sustatze aldera, dirulaguntzaren %3a autofinantziaziorako.

Kirol egokitutako jarduerak burutzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak
Laguntzaren zenbatekoa: 3.000 euro gehienez. Dirulaguntza hauetan gehienez ere kostu osoaren %80a lagundu ahal izango da.
Lagunduko diren ekintzak: "kirol egokituko kolektiboei zuzendutakoak eta inklusioari lotutakoak hartuko dira kontuan". Ohiko eta ezohiko ekimenak, eta ekimen puntualak lagunduko dira; baita kirolari bakoitzagatik, entrenamendu saio kopuruagatik, txapelketetan parte hartzeagatik, saioetako hizkuntzagatik...

Kirol-elkarteenak ez diren kirol jardueretarako ohiko dirulaguntzen oinarri espefizikoak
Laguntzaren zenbatekoa: 2.000 euro gehienez.
Lagunduko diren ekintzak: ikastaroak gehienez %60an lagunduko dira (parte-hartzaile bakoitzeko gehienez 100 euro).

Norgehiagoka erregimenekoak ez diren Kirol Arloko dirulaguntzak eskatzeko deialdia
Lagunduko diren egitasmoak: laguntza bereziak (5.400 euro), taldeetako prestakuntza teknikoak (1.000 euro), kirolarien oinarrizko osasun miaketak (5.000 euro), eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak (5.000 euro).

Kultura Saila
Kultur arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Laguntzaren zenbatekoa: 90.000 euro.
Lagunduko diren ekintzak:
-Ikastaroak: gehienez %60an lagunduko dira. Ikastaroko parte-hartzaile bakoitzeko 100 euro emango ditu Udalak.
-Irteerak: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %10ekoa izango da.
-Kanpamentuak, udako ekintzak, txokoak...: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %60 emango da. Gehienez haur bakoitzeko hileko 60 euro izendatuko dira. 15 egunekoa bada 30 euro, astebetekoa bada 15 euro.
-Gainerako kultur ekintzak: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %95 jasoko da. "Ekintza baterako 2000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eskatzen denean, udalak beste era bateko irizpideak erabili ditzake: ekintzaren nolakoa (helburua, kalitatea, originaltasuna, herria nabarmentzea, genero ikuspegia…), norentzakoa (eragina gizartean, kolektibo bereziei zuzendua egotea…), sendotasuna, parte hartzea bultzatzea, finantzazio-iturriak,… ".

2023ko kultur sorkuntzarako dirulaguntzak
Laguntzaren zenbatekoa: gehienez jardueraren kostuaren %90a.
Lagunduko diren egitasmoak: arte eszenikoak eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatura-arteak, ikus-entzunezko arteak, beste zenbait kultur adierazpen artistiko...


Nekazaritza eta abeltzaintza saila
Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Laguntzaren zenbatekoa: gehienez ere kostu osoaren %50 a izango da, eta eskatzaile bakoitzari gehienez 2.000 € emango zaizkio.
Lagunduko diren ekintzak: 28 urtetik beherako Usurbilgo nekazari gazteek ustiapen berriak abiatzeko eta hobetzeko egitasmoa; hildako animalien kudeaketa lanen gastuak; ekoizpen ekologikoa bultzatzeko egitasmoak; Usurbilgo emakumeak nekazaritzan aritzeko ekintzak; abandonatutako nekazal lurrak berreskuratu eta berreskuratzeko ekintzak; Usurbilgo baserritarren lan-baldintzak hobetzeko ekintzak; Usurbilgo nekazal produktuen bertako kontsumoa bultzatzeko ekintzak; bertako abere arrazak berreskuratzeko edota bultzatzeko abeltzaintzako egitasmoak; nekazarien prestakuntza hobetzeko egitasmoak.

Gizarte Ongizatea saila
2023an gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko deialdiaren oinarri espefizikoak
Laguntzaren zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko ondorengo partidan azaltzen den diru izendapena.
Lagunduko diren ekintzak:  "Gizarte Zerbitzuen arloan ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda". 

Gizarte-bazterkeriaren aurkako dirulaguntzen deialdia
Lagunduko diren gastuak: etxebizitza bat eskuratzeko sarrera gastuak; sendagileak agindutako medikazioa, gizarte-segurantzak diruz laguntzen ez duen kasuetan; diruz laguntzen ez diren justiziaren-arloko gastuak; diruz laguntzen ez diren hezkuntza-gastuak; ohiko eguneroko gastuak (elikadura, arropak, garraioa); aurreko kontzeptuetan zorpetzea egongo dela aurreikusten diren egoerak; Udaleko gizarte-langilearen txostenean adierazten diren premia biziko beste edozein gastu.

Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Laguntzaren zenbatekoa: Eskaera bakoitzeko dirulaguntza gehienez 1.000 eurokoa izango da.
Lagunduko direnak: 2022an amaitutakoak izango dira.

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak
Lagundu daitezkeen gastuak: diruz lagunduko diren alokairu-gastuak deialdia egiten den aurreko urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira. "Diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira garaje eta komunitate eta administrazioko gastuak, bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere".
Laguntzaren zenbatekoa: diru laguntza gehienez 250 eurokoa izango da bizikidetza-unitate bakoitzeko.

Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak
Laguntzaren zenbatekoa: dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.234,20 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen. 

Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2023ko deialdia
Laguntzaren zenbatekoa: ekimenak abiarazteko hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro. Lokalaren alokairu edo erosketa gastuetarako, lehen urtean gehienez 400 euro hilean, bigarrenean 300 euro gehienez jota.
Lagunduko diren egitasmoak: egun eskaintzen ez diren zerbitzuekin lotutakoak edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jardueren jarraipena bermatzen dutenak lehenetsiko dira.

Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen deialdia
Laguntzaren zenbatekoa: eskaera bakoitzeko urteko dirulaguntza gehienez 600,00 €-koa izan daiteke.

Deserrotze edo baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzentutako dirulaguntzen oinarriak eta 2023ko deialdia
Gutxeneko laguntzaren zenbatekoa: Usurbil eta zentruen arteko distantziarako joan-etorriko kilometro bakoitzeko 0,29 euro hilero gehienez behin.



Eskabideak aurkezteko epea:
-Ekintzaileei zuzendurikoak: otsailaren 18tik irailaren 30era.
-Norgehiagoka erregimenekoak ez diren Kirol Arloko dirulaguntzen kasuan; otsailaren 18tik abenduaren 1era.
-Gainerako laguntza lerroen kasuan: 20 egun baliodun, otsailaren 18tik zenbatzen hasita.

Eskabideen aurkezpena:
-Presentzialki Udaleko Erregistro Nagusian.
-Telematikoki, usurbil.eus atariaren bidez.

Informazio gehiago: otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.