Ikastaro gehiago ate joka

Abian den Aitzagako sukaldaritza ikastaroarekin batera, Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa izango da aste honetan eta prestakuntzarako hitzordu gehiago hurrengo asteotan KzGunean.

Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak ziklo honen baitan, bi saio iragarriak zituen martxorako. Lehenengoa aurreko ostiralerako, "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa" Josu Osarekin. Bigarrena, etzirako:

Martxoak 17, ostirala
15:30-18:30  "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" Aitor Etxeandiarekin.
Zehaztasunak: "Neguko inausketa mota desberdinak eta bere helburuak azalduko dira; Ekoizpenaren hobekuntza. Arbolaren erregulazioa fruta adarrak sortuz, airea eta argitasuna bilatu, adarrak berritu. Ongarriketa desberdinen helburuak eta bere aplikazioak ere aztertuko dira. Inausketa praktikak Usurbilgo sagastietan egingo dira".

Izen-ematea aurrez bideotatik:
usurbilkultura.eus
alkartasuna.eus
943 361 114



"Martxoa Gastronomikoa"
Aurreko ostegunean abiatu zuten Aitzaga elkartean, hilabete honetarako iragarri zuten sukaldaritza ikastaroa. Datozen hiru ostegunetan, hurrengo saioak.

Martxoak 16, 23 eta 30

18:00-21:00 Sukaldaritza ikastaroa Aitzaga elkartean, Elketa jatetxeko Haritz Arruti sukaldariarekin. Izen-ematea: itxita.
Antolatzailea: Aitzaga elkartea.

KzGunera datozen ikastaroak
Martxoaren 31ra arte goizez, 9:00-13:00 artean zabalduko dute KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 15-16, 11:00-13:00 “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Martxoak 17-20, 11:00-13:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
-Martxoak 21-31, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.
-Apirilak 3-5, 16:00-18:00 "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Apirilak 11-12, 16:00-18:00 "Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin".
-Apirilak 13-14, 16:00-18:00 "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak".
-Apirilak 17-28, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".

Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net