Multikirolei buruzko hausnarketa prozesuko azken saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 09:19

Interesa piztu duen prozesua, proposamen zehatzen lanketarekin borobilduko dute gaur Potxoenean.

Asteazken honetan, martxoaren 15ean, 18:30etan Potxoenean LH 5 eta 6 maila hauetako multikirolen inguruan abian den hausnarketa prozesuko hirugarren eta azken saioa. "Usurbilen LH5-6 mailetan egiten den multikirola aztergai da azken asteotan. Eredu desberdinak eta ikasleek erantzundako galdetegien emaitzak aztertu ostean, proposamen zehatzak landuko dituzte hirugarren lan saio honetan".

Kirol Astea

Bestalde, bueltan dator Pagazpe Pilota Elkarteak, Usurbil Kirol Elkarteak eta Usurbil Futbol Taldeak lankidetzan antolaturiko ekimen astea LH 1 eta 6 maila artean diren gaztetxoentzat. “Kaixo! Aurten ere Usurbilgo hainbat kirol-elkarte bildu gara aste santuko Kirol Astea antolatzeko, herriko haurrek kirolaz goza dezaten”.

Apirilaren 11tik 14ra izango da Kirol Astea. Goiz partean egingo dituzte jarduerak, 10:00-13:00 artean. Parte hartu nahi dutenek, izena aurrez bideratu beharko dute, martxoaren 31 baino lehen, eta dagokion ordainketa ere egin beharko da. Izena emateko esteka honako hauxe duzue: https://labur.eus/n0oTH