Denda solidarioaren azken eguna gaur ikastolan, lasterketa bihar

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 08:24

Nepalgo emakumeak laguntzeko Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleek antolatu duten elkartasun denda gaur zabalduko dute azken aldiz Agerialdeko frontoian. Biharko herri mailako lasterketa antolatu dute, eta denda Usurbilgo pilotalekura lekuz aldatuko dute ostiralean.

Egoera latza bizi duten Nepalgo emakumeak laguntzen diharduen Nepalalda Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) laguntzen ari dira Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleak lantzen ari diren proiektuaren bidez. Elkartasun astea antolatu dute egunotarako. Denda solidarioa zabaldu dute egunotan Agerialdeko frontoian, gaur irekiko dute azkeneko aldiz.

Bihar, Usurbilgo frontoian egongo dira. Ostiralean hain zuzen, herri osoarentzako lasterketa solidarioa antolatu dute. Dortsala denda horretan eskuratu ahalko da, baina baita motxilak, egutegiak... 

Elkartasun astea
Martxoak 16ra arte, ostegunera arte
16:20-16:40
Denda solidarioa Agerialdeko frontoi estalian: martxoaren 21ean zozketatuko duten bertako produktuez hornituriko otarrerako errifak 2 eurotan (ikastolako idazkaritzan ere salgai) eta lasterketarako dortsalak 5 eurotan salgai (0000 dortsala borondatearen truke), baita motxilak, karterak, egutegiak...

Martxoak 17, ostirala
Korrika solidarioa frontoitik:
18:00 Txikiak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Zubiaurrenea, Askatasuna plaza, frontoia.
18:30 Gazteak eta helduak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Puntapax kalea Aranerrekara arte, Errekatxiki kalea Zubiaurrenearen lotunera arte, Askatasuna plaza, frontoia.
Oinez nahiz korrika egin osatu ahalko dira ibilbideok. Baina lasterketa ez da lehiakorra izango.
-Denda solidarioa frontoian jarriko dute. Bertan, besteak beste, aste osoan zehar salgai izango dituzten produktuekin batera, ikasleek sukaldaturiko pintxoak (1,50 euro) eta iturriko ura dastatzeko aukera.

Informazio gehiago: nepaldala.org

Antolatzailea: Udarregi ikastola.