19. Soinurbil

Etxekoen doinu eta dantzen erritmora abiatu dute Soinurbil

Orbeldi Dantza Taldeak eta Zumarte Musika Eskolak Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean eskainitako emanaldi bateratuarekin abiatu dute ostegun honetan, martxoaren 26ra arte luzatuko den 19. Soinurbil ekimena. Adi, datozen egunotako deialdiei.

19. Soinurbil
Martxoak 18, larunbata
Orquesta Reusonicaren tailerra eta kontzertua:
11:00 Musika Eskolan.
19:00 Frontoian. Izen-ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Artistak: Rocco Papìa, Xavi Lozano, Antonio Sánchez Barranco.
Zehaztasunak: “Materialen berrerabilpen sortzailea, world-jazza eta musika tradizionala kontzeptu bakar eta liluragarri batean batzen dira. Ezohiko objektuekin musika egiten esperientzia luzea duten hiru musikari biltzen dira musika sormena gainezka duen kontzertu batean. Kontzertu berria, auto-eraikitako instrumentuekin egina. Topaketa bakarra eta desberdina, musikan, hondakinezko objektuak eta materialak sormenez berrerabiltzeari buruz trebeziazko ausardiaz sentsibilizatzea helburu duena.”.

Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Tokia: Salbatore Eliza.

Martxoak 21, asteartea
18:00 “Kiliklon Txorotxaranga” kalean.

Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.

Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.