Orquesta Reusonicaren tailerra izan dute Zumarten goizean

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 18a, 13:36

19. Soinurbil zikloak aurrera darrai eta gaur Orquesta Reusonicaren txanda da. Goizean, dozena bat umerekin tailer berezi bat izan dute soinuarekin lan egiteko. Ahotsa eta egunerokoan erabiltzen ditugun objetuak instrumentu bihurtuta, jolasean aritzeko tartea izan dute. Arratsaldean, kontzertua eskainiko du Orquesta Reusonica hirukoteak frontoian 19:00etatik aurrera berrerabilitako materialarekin egindako instrumentuak erabilita.