#M28

Apirilarekin batera murgilduko gara hauteskundeen prestaketa giroan

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 18a, 15:01

Apirilaren 4an abiatuko da ofizialki, datozen maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako atzera kontaketa.

Bi hilabete pasatxo maiatzaren 28an izango ditugun udal eta foru hauteskundeetarako, baina prestaketak lehenago bideratu beharko dira noski. Gertaera garrantzitsuenen egutegia kaleratu du jada Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak:
-Apirilak 4: udal eta foru hauteskundeen deialdia argitaratuko dute.
-Apirilak 4-maiatzak 18: posta bidez bozkatzeko eskaera (apirilak 4-29 artean, aldi baterako atzerrian bizi direnen kasuan).
-Apirilak 7: hauteskunde-batzordeen eraketa.
-Apirilak 4-24: hautesle-elkarte bat aurkezteko hautesleen sinadura bilketa.
-Apirilak 19-24: hautagai-zerrenden aurkezpena.
-Maiatzak 1: hautagai-zerrendak aldarrikatzea.
-Maiatzak 8-21: hala eskatu duten hautesleei, posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea (maiatzak 2-8 artean, aldi baterako atzerrian bizi direnen kasuan).
-Maiatzak 8-24: hautesleek mahaiari posta bidezko botoa bidaltzeko epea (maiatzak 2-24 artean, aldi baterako atzerrian bizi direnen kasuan).
-Maiatzak 12-26: hauteskunde kanpaina.
-Maiatzak 28: bozketa-eguna.
-Maiatzak 31: hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa ofiziala.