19. Soinurbil

Musikari eskainitako aste osoa aurretik

Zumarte Musika Eskolak abiatu berri duen 19. Soinurbil zikloak segida izango du hurrengo aste osoan zehar.

Organo erakustaldi eta kontzertu egun bana, soinu banda eta txaranga kalea girotzen, emanaldiak... Hasi baino ez da egin Zumarte Musika Eskolak antolaturiko 19. Soinurbil zikloa. Datorren aste osorako ekimenak iragarri dituzte.

19. Soinurbil

Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Tokia: Salbatore Eliza.

Martxoak 21, asteartea
18:00 “Kiliklon Txorotxaranga” kalean.

Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.

Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.