20. Laburbira egin dute Sutegin Leire Egaña eta Jontxu Martinezen bisitarekin

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 19a, 20:23

20. Laburbira egin dute Sutegin eta "Erlojupekoa" laburmetraiko zuzendari Leire Egaña eta aktore lanetan aritu den eta herritarra dugun Jontxu Martinezek solasaldian parte hartu dute.

"Geuretik Sortuak" ekimenaren baitan sortutako proiektua da "Erlojupekoa". Leire Egaña da lan prekarietatea oinarri duen lanaren zuzendaria. Proiektua nola finantzatu duten, nola sortu zen eta sorkuntza prozesuan izandako gorabeheren berri eman du Egañak. Jontxu Martinezek grabaketa egunean bizi izandako esperientzia eta hautaketa prozesuaren nondik norakoak partekatu ditu.