19. Soinurbil

Elizako organoa ezagutzeko bi bisita gidatu gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 20a, 08:10

19. Soinurbil zikloari segida emateko, Salbatore Elizan dagoen altxorra hurbiletik ezagutzeko aukera gaur.

Organoa izango da abian den 19. Soinurbil zikloko protagonistetako bat egunotan. Hasteko gaur, bisita gidatua antolatu du Zumarte Musika Eskolak, eta ostegunerako kontzertua. Hemen datozen egunei begira iragarri dituzten ekimenen egitaraua:


19. Soinurbil

Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Tokia: Salbatore Eliza.

Martxoak 21, asteartea
18:00 “Kiliklon Txorotxaranga” kalean.

Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.

Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.