#M8

Martxoaren 8ari lotutako bertso-bazkaria "Hitzetik Hortzera" saioan

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 20a, 08:02

Emakumeen Etxeari lotutako martxoaren 4ko asanblada irekiaren ostean, Artzabalen egin zuten bertso-bazkaria eskaini du asteburuan, ETB-ren "Hitzetik Hortzera" saioak.

Kalezarko Pelaioenean kokatuko den Emakumeen Etxeari lotutako asanblada jendetsua egin zuten iragan martxoaren 4an Potxoenean. Egitasmoak orain arte eginiko ibilbidea jorratzeaz gain, irekierara begira eraikia dagoen azpiegitura edukiz janzteko saioa egin zuten hitzorduan parte hartu zuten emakumeek. 

Goiza, ate joka zen Martxoaren 8ari lotuta Artzabalen antolatu zuten bertso-bazkari baten bueltan borobildu zuten. Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara aritu ziren Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza bertsolariek girotu zuten. Saioa grabatzen aritu zen Euskal Telebistak larunbat iluntzero eskaintzen duen "Hitzetik Hortzera" saioko lan-talde bat. Martxoaren 18ko saioan eskaini zuten. Programa honen abiapuntua izan zen Artzabalgo bertso-bazkaria. Saio berean ere tarte zabalagoa eskaini zioten. Helbide honetan duzue iragan larunbateko "Hitzetik Hortzera" osoa ikusgai: "Hitzetik Hortzera".