Maia Iribarne Olhagaraik biolina jotzen du, Elena Hairak biola eta Amaia Hiriartek biolontxeloa. Hori gutxi balitz, kantari apartak dira hirurak. Ostiral honetan Sutegin eskainiko duten kontzertuan herri musika eta musika klasikoa uztartuko dute.
Martxoak 24, ostirala
- 18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
- Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.