2023-24 ikasturtea

Ate irekien eguna Oriarten

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 20a, 07:13

2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu bezperatan, ate irekien eguna antolatu du Oriartek asteazkenerako.

Irailean abiatuko den datorren 2023-24 ikasturterako HH, LH eta DBH zikloetan matrikulatzeko aukera izan zen iragan otsailean. Batxilergoko ikasketetan murgildu nahi dutenen txanda dator orain. Usurbilen bertan ez, baina udalerri honetako eta Lasarte-Oriako Oriarte BHI institutuan aurrematrikulatzeko epea zabaltzear dutela ohartarazi dute. Horretarako, martxoaren 27tik apirilaren 21era arteko tartea izango da.

Aldez aurretik halere, ate irekien saioa antolatu dute asteazken honetarako, martxoaren 22rako, arratsaldeko 17:30etan, Larrekoetxeko eraikinean, albiste honi atxikia duzuen argazkian ageri den eraikineko helbidean; Buenos Aires aldapa, 1 zenbakian. "Zatoz gu ezagutzera!", egin dute gonbita. 

Zientziak eta teknologiako, eta giza zein gizarte zientzietako batxilergoetan trebatzeko aukera eskaintzen du Oriartek. Informazio gehiagorako: 
oriarte.eus
943 899 492
info@oriarte.eus