19. Soinurbil

“Kiliklon Txorotxaranga” kalejiran gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 21a, 08:20

Dantza batean kalejiran ibiltzeko aukera ederra gaur, 19. Soinurbil zikloaren eskutik.

Gaurkoa ez da astearte buruzuri bat izango. Nahi duenarentzat, jai egun baten antza handiagoa izango du egun honek, iragan astetik abian den 19. Soinurbil zikloari esker. Zumarte Musika Eskolatik gaur kalejiran murgiltzera gondidatzen gaitu, gerri-buelta mugitzera. “Kiliklon Txorotxaranga” gonbidatu dute gure artera. "Haur eta gurasoei zuzendutako kale ikuskizuna" dela azaldu dute egileek. Ikuskizun mugikorra, kalejiran ibiltzea ahalbidetuko duena. "ABBA, ACDC, Bob Marley, Beatles eta euskal jatorriko abestiek osatzen dute errepertorioa". Kantak soilik ez, "abesti guztiak koreografia dibertigarriak" dituzte. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bira.

19. Soinurbil

Martxoak 21, asteartea
18:00 “Kiliklon Txorotxaranga” kalean.

Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.

Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.