Dantza batean jarri zituzten “Kiliklon Txorotxaranga"-ko kideek usurbildarrak astearte arratsaldean. Zumarte Musika Eskolak antolaturiko 19. Soinurbil zikloaren baitan, abesten eta kalejiran heldu ziren gure artera. Haur zein gurasoek herria zeharkatu zuen ikuskizun honetara batzeko aukera izan zuten.
Txaranga doinuen ondotik, Sutegiko oholtzara gaur. Urtero musika eskolak beste eskola batekin trukaketa egiten du Soinurbil zikloaren baitan. Aurtengo gonbidatua, Astigarragakoak izango dira. Hango eta Zumarteko ikasleek emanaldi bateratua eskainiko dute asteazken arratsalde honetan kultur-etxeko auditorioan. Astebete barru, Usurbilgoak Astigarragara joango dira bisitan; bertako Erribera Kulturgunean emanaldia eskainiko dute, martxoaren 28an 18:30etan.
19. Soinurbil
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.
Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.
Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.