Urtean bitan egin behar izaten dugun moduan, erlojuen orratzak mugitzeko unea heldu da berriz. Udako ordutegia indarrean izango dugu igande goizaldetik aurrera. Martxoaren 25etik 26rako gau horretan hain zuzen, 2:00etan 3:00ak izango dira. Ordubete "gutxiago" izango du, beraz, larunbat gau horrek. Igandetik aurrera, gaur baino "beranduago" ilunduko du.
Azken urteotan Europan eztabaidatzen ari dira, ordu aldeketekin segi behar dugun edo ez. Gaurkoz, ez dago halere, horren inguruko erabaki irmorik.
Ordu aldaketa ekainaren 21era arte luzatuko den udaberrian sartu berritan izango da, urtero moduan. Astelehen iluntzean murgildu ginen, 92 egun eta 18 ordu iraungo dituen urtaro berrian.
Planetaren Ordua
Ordu aldaketaren aurretik mundu mailan indarra hartzen ari den ekimena; Planetaren Ordua. Ingurumenaren eta pertsonen alde ordubetez argia itzaltzeko ekintza sinbolikoa da honakoa, Munduko Natura Funtsak deituta. Larunbatean, martxoaren 25ean izango da, 20:30-21:30 artean.