19. Soinurbil

Caparrosoko musika bandarekin amaitu da 19. Soinurbil

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 26a, 14:35

Caparrosoko musika bandaren kontzertua izan da gaur goizean, eta horrekin amaitutzat eman dute 19. Soinurbil. Herriko txistulariek kalejiratxo bat osatu dute, eta ondoren, Caparrosoko bandak frontoia hartu du Disney eta bestelako abestiak usurbildarrei erakusteko.