"Geuretik Sortuak"

Iñaki Martiarena "Mattin"-en sortze lan berriaren abiapuntu Usurbil

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 26a, 12:38

Euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko abiarazi du Usurbilgo udalerria kide duen Udalbiltzak "Geuretik Sortuak" egitasmoaren bigarren edizioa. Literaturan, zinegintzan eta antzerkigintzan dihardutenek sormen lan berriak gauzatzea ahalbidetu die egitasmo honek. Oraingoan, gainera, ilustratzaileek ere parte hartu ahalko dute. Haietako bat, Iñaki Martiarena "Mattin" gure artean, Usurbilen izango dugu apirilean. Udalerri honetan egingo duen egonalditik sortuko du bere hurrengo proiektua.

Horretan oinarritzen da hain zuzen, Udalbiltzaren ekimena. "Askotariko eta kalitate altuko" 60 proposamen jaso ditu Udalbiltzak.  Udazkenean zehar izena emandako artistek bizilekua ez duten Euskal Herriko udalerrietan egonaldiak egin eta tarte horretan herriotan girotutako istorioak sortuko dituzte; 15-20 orrialdeko komikiak, 10-20 minutuko film laburrak eta antzezlanak.

Aurten sortu eta 2024an lan guztiokin "kultur zirkuitu bat osatuko da. Ipuinak eta komikiak bilduma banatan argitaratuko dira; film laburrekin muntaia orokor bat egingo da, eta antzezlanak euren kabuz aurkeztuko dira herri horietan. Zirkuitu hau egonaldiak jaso dituzten udalerri guztietatik igaroko da".

Literaturan:

  • Edorta Jimenez Ormaetxea: Mutriku

  • Ainhoa Urien Telletxe: Lodosa, Sartaguda, Mendabia, Andosilla, Sesma

  • Idoia Etxeberria Elortza: Zaldibia, Ataun

  • Maddi Arocena Zubeldia: Ziortza-Bolibar

  • Jon Abril Olaetxea: Atharratze

  • Lutxo Egia del Río: Segura

  • Maitane Perez Argote: Errigoiti, Ajangiz, Muxika

  • Saioa Alkaiza Guallar: Berriatua

  • Maite Aizpurua Olaizola: Araitz, Betelu, Larraun

  • Gaizka Sarasola Iartzabal: Larrabetzu

Antzerkian:

  • Goitibera konpainia: Hernani

  • Antzerki Aroak / Zinealdiak: Zumaia

  • Jon Ander Urresti Ugalde: Aulesti, Munitibar, Amoroto

Zinegintzan:

  • Pette Etxebarria Busquets: Antzuola, Aiherra

  • Arriguri / Aitor Gametxo: Uharte

  • Alba Lozano García: Oiartzun

  • Aitzol Saratxaga Saenz: Legutio

Komikigintzan:

  • Iñaki Martiarena “Mattin”: Usurbil

  • Aritz Ibarra Agirrezabal: Sara, Urruña, Bera, Lesaka

  • Kote Camacho de Miguel: Bergara

  • Unai Gaztelumendi Arandia: Leitza, Berastegi

  • Eñaut Aiartzaguena Bravo: Amasa-Villabona