Ixabel Agirresarobe saritu dute Tolosako Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian. Urrezko Kalabaza Saria eman zioten larunbatean bertako Amarotz Auzo-Etxean egin zuten ekitaldian. Irantzu Mantxo eta Iñaki Agirrezabalen eskutik jaso zuen Usurbilgoak aipatu kalabaza. Anjel Lertxundi idazle oriotarrari, Iñaki Hidalgo Ordiziako kultur teknikariari eta Yoshi Hioki kontalari eta margolari japoniarrari ere urrezko kalabaza bana eman zieten. Guztiek ahozkotasunari, kontalaritzari egin dioten ekarpena aitortu nahi izan zieten. Zorionak!
Hilabete pasatxoko zikloaren baitan ahozkotasuna ardatz duten denetariko ekimenak egin dituzte, Goierrin, Tolosaldean edota Buruntzaldean. Aste honetan izango dira azken hitzorduak.