Denetariko gai-zerrenda luzea hizpide, datorren osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2023ko martxoaren 27a

Diru kontuak edota hirigintza gaiak nagusituko dira ostegunerako deitua duten osoko bilkuran.

Martxoko azken ostegunarekin batera, osoko ohiko bilkura deitu dute hilaren 30ean. Udalak helarazi berri duen azken aldiko gai-zerrenda luzeenean, udal ordezkariek hirigintza gaiak eta diru kontuak ahotan hartuko dituztela irakur daiteke.

Osoko bilkura
Eguna: martxoak 30, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
1.1.- 2023ko urtarrilaren 26ko ohiko bilkurako akta.
1.2.- 2023ko otsailaren 23ko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko otsailaren 21etik martxoaren 23ra (2023/178-2023/309).
3.- 2022ko Aurrekontuaren likidazioaren berri ematea (2023EKLI0001).
4.- 2023/249, 2023/263 eta 2023/291 dekretuen berri ematea (kreditu aldaketak).
5.- 2023/213 dekretua berrestea (2023/79 auzia) (2023IAEA0002).
6.- Igogailua eta autobus geltoki berria egiteko Matia Servicios Sociales, S.L.U. enpresaren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea (2023HITZ0002).
7.- HAASetako A-107 (Iartza) eremuko HEU 107.3, HEU 107.2 eta HEU 107.5 exekuzio unitateen mugaketa aldaketa behin betikoz onartzea.
8.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obra: prezioen ezohiko berrikuspena.
9.- 2023ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa (Administrazio elektroniko eta informatika sistemen teknikari postua sortzea).
10.- 2023ko Plantila Organikoaren aldaketa.
11.- 2023ko soldata igoera onartzea.
12.- Noaua! eta Usurbilgo Udalaren arteko 2020ko hitzarmena bertan behera uztea eta hitzarmen berria onartzea.
13.- Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko elkartearekin bazkide laguntzaile gisa bat egitea.
14.- Galdera eta eskaerak.