Gaztelekuko ekintzak opor egunotan
Opor egunotarako hainbat ekimen iragarri ditu Gaztelekuak:
-Apirilak 2, 19:00: “Irati” filma Sutegin.
-Apirilak 3: Getaria-Zarautz mendi irteera.
-Apirilak 5, 16:30: Bingo Musikatua Gaztelekuan.
-Apirilak 13, 16:30: Sukaldaritza tailerra Gaztelekuan.
-Apirilak 15: Sendavivara irteera.
Informazio gehiagorako: gaztelekuausurbil@gmail.com / 688 713 838.
Kirol Astea
Bueltan dator Pagazpe Pilota Elkarteak, Usurbil Kirol Elkarteak eta Usurbil Futbol Taldeak lankidetzan antolaturiko ekimen astea LH 1 eta 6 maila artean diren gaztetxoentzat. “Kaixo! Aurten ere Usurbilgo hainbat kirol-elkarte bildu gara aste santuko Kirol Astea antolatzeko, herriko haurrek kirolaz goza dezaten”.
Apirilaren 11tik 14ra izango da Kirol Astea. Goiz partean egingo dituzte jarduerak, 10:00-13:00 artean. Parte hartu nahi dutenek, izena aurrez bideratu beharko dute, martxoaren 31 baino lehen, eta dagokion ordainketa ere egin beharko da. Izena emateko esteka honako hauxe duzue: https://labur.eus/n0oTH
Ziortzaren elkarbizitza eta kanpaldia
Gazte elkartetik ekimen bana antolatu dute hurrengo bi oporraldietarako. Gertuen ditugun udaberri parteko jai egunetarako, "elkarbizitza" iragarri dute DBHko gazteentzat. "Oporretarako plan paregabe batekin gatoz". Bi eguneko irteera iragarri dute. "Gaua kanpoan igaroko dugu, elkarrekin, beraz ondorengoak eramateaz ez ahaztu!". Honako hauek, hain zuzen: "afaria, lo zakua, esterilla, kantinplora, ibilaldirako arropa erosoa, hurrengo egunerako arropa eta autobuserako eskudirua edo txartela".
DBH 1 eta 2ko gazteekin apirilaren 11tik 12ra iragarri dute txangoa, apirilaren 12tik 13ra DBH 3 eta 4koekin. Bi txangoak arratsaldeko 16:00etan abiatuko dituzte Udarregi ikastolaren eraikin gorritik. Ekimen hauetarako izena esteka honetan eman ahalko da: https://forms.gle/B1XtFAP1MRdkQxHj8
Gogoan izan baita, Ziortzak uztailerako Peñaloscintosen (Errioxa) antolaturiko udako kanpaldirako aurre izen-ematea zabalik dutela. Ezinbestekoa izango da urrats hau ematea, gero izen-emateko. "Izen-emate ofiziala, soilik, aurre izen-emateko galdetegia bete dutenek egin ahal izango dute", ohartarazi dute Ziortzatik.
Plaza kopuru mugatua izango du Ziortzaren udako kanpaldiak. Hiru txanda izango direla iragarri dute.
Ziortzaren udako kanpaldia
Noiz:
-Uztailak 5-14: DBH 3-4.
-Uztailak 14-21: DBH 2.
-Uztailak 21-28: DBH 1.
Aurre izen-emateko epea: martxoak 20-apirilak 2.
Aurre izen-emateko esteka: Ziortzaren udako kanpaldia
Oharra: plaza kopuru mugatua.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia.