Hiru lan deialdi plazaratu ditu Beterri Buruntzako Mankomunitateak

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 29a, 09:23

Enplegu eta Prestakuntzako, Enpresa eta Sustapeneko eta Iraunkortasun Teknikari lanpostuak bitarteko moduan betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak kaleratu ditu Beterri Buruntzako Mankomunitateak.

Hiru lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiak eta oinarriak plazaratu ditu Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil batzen dituen Beterri Buruntzako Mankomunitateak, asteazken honetako, martxoaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Oposizio-lehiaketa bidez hautatuko dira langileak. Bihartik hasita, hilaren 30etik hasita alegia, hamar egun balioduneko epea izango dute interesdunek deialdiotara eskabideak aurkezteko.

Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enplegu eta Prestakuntzako teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak:
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko duten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.   
Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako programak, proiektuak, ekimenak edo tresnak diseinatu, sustatu eta koordinatzea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.


Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enpresa eta Sustapeneko Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak:
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko duten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.
Enpresa-ekimen berriak abian jartzeko eta coworking publikoak eta lankidetza-sare publiko-pribatuak dinamizatzeko sentsibilizazio- eta laguntza-zerbitzuak ematea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.


Beterri Buruntzako Mankomunitateko Iraunkortasun Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko dituzten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.

Eskabideak:
-Presentzialki: Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Herritarrei Arreta emateko Bulegoa:), Akarregi poligonoa, 10-203-204 bulegoa, 20120 Hernani / 688 76 11 95).
-Online: administrazioa@beterriburuntza.eus
-Informazio gehiagorako: beterriburuntza.eus
-Epea: martxoaren 30etik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean.