Etxeko berri

Hurrengo bi asteetan, NOAUA!rik ez

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 29a, 08:02

Egunotan plazaratuko dugun zenbakiaren osteko hurrengo aldizkaria, apirilaren 21ean.

Datozen jai egunak tarteko, bi asteko etenaldia ohi bezala NOAUA!-n. Egunotan jasoko duzuen astekariaren ondotik, apirilaren 7an eta 14an ez da aldizkaririk izango. Hurrengoa, 946 zenbakiduna, hilaren 21ean. Ordurako oharrik baldin baduzue apirilaren 17a baino lehen helarazi, erredakzioa@noaua.eus helbidera , 943 360 321 telefono zenbakira deitu edo Bordaberri 3ko egoitzara etorri.

"Irati"
Azken asteotan zinema aretoetako film ikusiena Sutegira ekarriko du NOAUA! Kultur Elkarteak igande honetan bertan, apirilaren 2an, 19:00etan. Sarrerak salgai dituzue usurbilkultura.eus plataforman edo kultur elkarte honen egoitzan 6 eurotan. 4 eurotan NOAUA!ren egoitzan bertan, bazkideentzat.

Errenta aitorpeneko hobaria
Gogoan izan, Ogasunarekin diru kontuak argitzeko epea ate joka dugu. NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideok egiten duzuen ekarpenagatik hobaria jasoko duzue errenta aitorpenean. NOAUA! kide izatearen abantailetako bat duzue honakoa, baina ez bakarra.

NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue. 

Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean.